12
- Informazioa eta orientazioa: pertsonari aplikatu beharreko jarraibideei, eskuragarri dauden mekanismoei, organo eskudunei eta eman daitezkeen hurrengo urratsei buruzko informazioa ematea.
- Prebentziozko esku-hartzea: orientazioa, azalpenak, beharren identifikazioa, elkarrizketak erraztea, antolaketa-neurri sinpleak edo irtenbide praktikoak erabiltzea egoera larriagotu ez dadin.
- Elkarrizketa erraztua: pertsona inplikatuei beren ikuspuntuak azaltzeko eta balizko irtenbideak aztertzeko espazio egituratu bat eskaintzea.
- Bitartekaritza: egokia denean, pertsona inplikatuek borondatez onargarriak eta gauzagarriak diren akordioak bilatzeko prozesua sustatzea, aplikatzekoa den araudia eta bermeak errespetatuz.
- Lehengoratze-jarduketa: gertatutakoaren ondorioak, pertsona inplikatuen beharrak, har daitezkeen erantzukizunak eta egoera konpontzeko edo berriro ez gertatzeko neurriak aztertzea.
- Bideraketa: Begirune egokia ez denean edo berariazko prozedura bat aplikatu behar denean, egoera dagokion unitate, organo edo prozedurara bideratzea.
Partekatu
Edo kopiatu linka