Laguntza
A partaidetzazko prozesu parte hartze-jardueren sekuentzia bat da (adibidez inkesta bat bete aurretik, proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasuna emanez) erabakiak definitzeko eta erabakiak hartzeko helburuarekin gai zehatz batean.
Prozesu parte-hartzaileen adibideak hauek dira: hautagaitza batzordeak aukeratzeko prozesua (hautagaitzak aurkezten direnean, ondoren eztabaidatu eta azkenik hautagaitza hautatzen denean), partaidetzako aurrekontuak (proposamenak egiten direnean, ekonomikoki baloratuak eta dirua eskuragarri duten botoa) plangintza estrategikoko prozesua, araudi edo arau baten lankidetza-proiektua, hiri-espazio bat diseinatzea edo politika publikoko plan bat egitea.
Prozesu honi buruz
Herritarrek parte hartzeko, gogoeta egiteko eta lankidetzan aritzeko proiektua da hau, eta xedea du tokiko politikak diseinatzea eta abian jartzea gure herriko auzoen garapen oso eta orekatua lortzeko.
1.FASEA. DIAGNOSTIKOA:
Eremuz eremu, egoera eta beharrak aztertuko ditugu, modu integralean: ingurumena, historia eta kultura, mugikortasuna, espazio publikoa, etxebizitza, bizikidetza, ekipamendu eta zerbitzuak, ekonomia…
Aurkezpen-bilera irekia.
Eremuko auzotarrek, langileek edo bizia bertan egiten dutenek parte hartu ahal izango dute. Zatoz!
Talde eragilea.
Auzoetako erakundeen ordezkariek eta bertan parte hartzeko interesa duen auzotar orok osatuko dute.
Inkestak.
Auzotarrei inkestak egingo zaizkie auzoaren beharrak identifikatzeko. Beharren arabera, eztabaida taldeak sortu dira.
Ideiak partekatzeko lantegi irekiak.
Eztabaidagune izango dira: aurretik egindako hausnarketak kontuan hartuta, informazioa eta ideiak partekatuko dira.
Ibilaldi gidatuak.
Eremu bakoitzean, ibilaldi gidatua egingo da auzoa begirada kritiko batekin aztertzeko helburuarekin.
Diagnostikoaren aurkezpena.
Diagnostiko-fasearen amaierako emaitzak aurkeztuko dira.
2.FASEA. GARAPEN-PLANA DISEINATU:
Diagnostikoa amaituta, eremu bakoitzaren garapenerako lau urteko plana egingo da. Gainera, auzotarrek erabakiko dute 2026ko aurrekontuaren barruan dirua zein proiektu edo lanetara bideratuko den.
3.FASEA. INPLEMENTAZIOA:
Estrategiaren inplementazioa, garapena eta jarraipena. Plangintza exekutatzen hasteko fasea izango da, eta auzotarrek jarraituko dute, urtez urte, zein proiektu garatzea nahi duten lehenesten.
Emaitzak
Erreferentzia: Ktik-PART-2026-09-33