#GetxoKirolak Getxoko kirol-ehunari zuzendutako prozesu bat da, Getxoko udalerriko kirol-eremuetan antolatzen diren jardueren hedapena hobetzeko eta parte hartzen duten erakundeen artean sinergiak ezartzen eta esperientziak eta ezagutza partekatzen lagunduko dien sare bat ehuntzeko diseinatua.
#GetxoKirolak ekimenaren helburua, hiri osasuntsuago batean komunikatzen eta laguntzen duten kirolarien komunitatea eraikitzea “izan zen:
Getxon kirol-jarduera bultzatzea.
Udalerriko kirol-komunitatearen arteko topaleku digital komun bat proposatzea eta adostea.
Norberaren jardueraren komunikazioan autonomia lortzeko beharrezko gaikuntza teknologikoa eta aholkularitza eskaintzea.
IKTen eta kirol-jardueraren arloko jardunbide egokiak hautematea eta zabaltzea.
Kirolaren balioak azpimarratzea, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko zeharkako tresna gisa.
Proiektua 2015ean jarri zen martxan, eta 200 pertsona baino gehiagok eta udalerriko 50 bat klub eta elkarte kirolarik hartu zuten parte, tresna digitalak baliatuz kirolarekin lotutako komunitateak eta pertsonak konektatzeko.
Kirol-klub eta -elkarteei zuzendutako ibilbide-orria honako hau zen: gaikuntza teknologikoa, hausnarketarako eta orientazio estrategikorako topaketak, ekintzarako dei batzuk eta jarraipen- eta laguntza-aldi bat.
Proiektuaren ondorioz, komunitate konektatu bat sortu da, kirola hiri osasungarriagoak eraikitzeko ardatz nagusi gisa ikusarazten eta balioesten duena. Gaur egun, komunitate horrek aktibo jarraitzen du, eta komunikazio-inpaktuak sare sozialetan zentralizatzen jarraitzen du, #GetxoKirolak traolaren bidez.
Komunikatik, Korapilatzenekin batera, hasieratik hartu zuen proiektu honen ardura; diseinuan zein garapenean parte hartu genuen, proposamen metodologikoekin, ekitaldien topaketekin eta adimen kolektiboko saioen dinamizazioarekin, besteak beste. Gainera, prozesuaren ardatz nagusi gisa, partaidetza-prozesu horren komunikazio-estrategia zuzentzen eta garatzen dugu, gaur egun oraindik ere Getxoko herritarren artean eta udalerritik kanpo indarrean dagoena.
Partekatu