Joan eduki nagusira

Cookien konfigurazioa

Cookieak erabiltzen ditugu webgunearen oinarrizko funtzioak bermatzeko eta zure online esperientzia hobetzeko. Cookien erabilera konfiguratu eta onartu ahal duzu eta nahi duzunean aldatu haiek onesteko aukerak.

Funtsezkoak

Lehentasunak

Analitikak eta estatistikak

Marketina

🔎 Delphi metodoa


"Galdetzen dugu" izeneko fasean, guztira 116 galdera bildu dira, 2030ean Gipuzkoarako ikuspegi partekatua lortzeko jorratzen ditugun ardatz tematikoekin lotutakoak.


Talde motorrak, adituen laguntzari esker eta Delphi izeneko teknikaren modldaketa bat aplikatuz, jasotako galderetan sakontzen du eta galdera horiek hautatu eta fintzeko prozesua burutzen du. Emaitza proiektuaren hurrengo faserako oinarria izango da, hau da, lortutako galderei erantzuteko.


Jarraian, Gi2030 prozesuaren puntu honetan garatutako teknika zehaztuko dugu.


1️⃣ Aldez aurretik...

Galderak sortu

Gure lehenengo fasean, Trantsizio Ekologiko eta Energetikoaren arloan, Trantsizio Digital-Teknologikoaren arloan, eta Trantsizio Demografiko-Sozialaren arloan 116 galdera inguru lortu ditugu. Herritarrek deliberazio prozesu baten bidez erantzungo dituzten galderak hautatu behar dira.

2️⃣ Gonbidapenak

30 pertsonaz osaturiko taldea sortu

Parte hartzea onartu ondoren, izena emateko esteka bat bidaltzen da. Bertan, parte-hartzailearen kode bat sortzen da eta, modu justifikatuan, landu beharreko gai interesgarriak hautatzen dira. Gainera, galderak hautatzeko esparru komun bat ezartzen laguntzen duten irizpide batzuk azaldu eta kontrastatu dira.

3️⃣ Galdetegian izen - ematea

Izen-ematea eta landuko diren gaien hautaketa

Parte hartzea onartu ondoren, izena emateko esteka bat bidaltzen da. Bertan, parte-hartzailearen kode bat sortzen da eta, modu justifikatuan, landu beharreko gai interesgarriak hautatzen dira. Gainera, parte hartzea onartu ondoren, izena emateko esteka bat bidaltzen da, eta bertan parte-hartzailearen kode bat sortzen da eta, modu justifikatuan, landu beharreko gai interesgarriak hautatzen dira. Gainera, galderak hautatzeko esparru komun bat ezartzen laguntzen duten irizpide batzuk azaldu eta kontrastatu dira. Irizpide horiek galderak hautatzeko esparru komun bat ezartzen laguntzen dute.

4️⃣ Emaitzak itzuli

Ikertaldeak emaitzak itzultzen ditu

Ikertaldeak aditu bakoitzak hautatu dituen gaiak jasotzen ditu, justifikazioa kontutan hartuz. Jarraian, informazio hau parte-hartzaile guztiei helarazten dizuegu, emaitzak komunean jarriz. Hurrengo galdetegian boza gehien jaso dituzten gaiak lantzen ditugu.


5️⃣ Lehenengo galdetegia

Galderak hautatu eta hobetu

Lantzen ditugun gaiak behin aukeratuta, lehen galdetegi honetan galderen irakurketa bat egiteko eskatzen da (12-15 galdera inguru). Adostutako irizpideetan oinarrituta galderak baloratu egiten dira, nahi izatekotan galderak hobetu eta, azkenik, duten garrantziaren arabera lehenesten dira.

6️⃣ Emaitzak itzuli II

Ikertaldeak emaitzak itzultzen ditu

Taldeak hautatuko galderak eta emandako justifikazioak biltzen ditu, eta gainerako inkestatuekin komunean jartzen ditu.

7️⃣ Bigarren galdetegia

Galderen hautaketa

Gainerako inkestatuek egindako hautaketa ezagututa, hurrengo fasera igarotzen diren galderak bozkatzen dira. Ondoren, informazio hori itzultzen da, parte-hartzaile guztien artean partekatzeko eta hurrengo txandan boto gehien jaso dituzten gaiekin lan egiteko.

8️⃣ Emaitzak itzuli III

Ikertaldeak ehin betiko galderak eta emandako justifikazioa helarazten dizkie inkestatuei.


📄Dokumentazio gehigarria

Delphi prozesuaren ibilbide-orriaren infografia

Baieztatu

Mesedez, hasi saioa

Pasahitza laburregia da.

Partekatu