Joan eduki nagusira

Cookien konfigurazioa

Cookieak erabiltzen ditugu webgunearen oinarrizko funtzioak bermatzeko eta zure online esperientzia hobetzeko. Cookien erabilera konfiguratu eta onartu ahal duzu eta nahi duzunean aldatu haiek onesteko aukerak.

Funtsezkoak

Lehentasunak

Analitikak eta estatistikak

Marketina

Integrazio - prototipoa

Avatarra: Jokin Jokin

Ekainaren 22ko parte hartzeko topaketan, eraikinaren erabilerari
eta etorkizunari buruzko lau proposamen kolektibo egin ziren.
Proposamen bakoitza prototipo moduan gauzatu zen:

1. Katarrene Etxea

2. San Nikolas Etxea

3. San Nikolas y Katarrene

4. San Nikolas 23

Ondoren, Gobernu Irekiaren eta Modernizazioaren Arloak bosgarren
prototipoa aurkeztu du. Prototipo hori aurreko lauen bilduma bat
da, proposamen integratzaile bat, parte hartzeko prozesuan
lortutako emaitzak ordenatu eta egituratzeko eta erabakiak
hartzea errazteko.

1. Eraikinaren izena

SAN NICOLÁS ETXEA

San Nicolás da gehien errepikatu den izena eta prozesuan zehar
atxikimendu gehien sortu dituena. Gainera, bateragarria izan
daiteke eraikineko espazioei izen desberdinak proposatzeko
aukerarekin. Esate baterako, "Miren Larrea Aretoa" edo "Helena
Izkina", auzoko komunitate-bizitza aktibatzen eta mantentzen
paper garrantzitsua izan duten Portu Zaharreko emakumeak
aitortzeko izendapenak izan daitezke.

2. Helburuak eta printzipioak

* Auzoak eta komunitateak elkartzeko gunea. Egoiliarrek
sozializatu, erlazionatu eta auzoa indartzeko jardueretan parte
hartu ahal izateko tokia izango litzateke. Gune hori palanka bat
izan liteke, bizilagunek eraikinaren plangintzan eta kudeaketan
parte har dezaten sustatzeko eta, horrela, kide izatearen zentzua
eta lotura komunitarioak indartzeko.

* Algortako gainerakoekiko harremana estutzea. Eraikinak jarduera
soziokulturalen motorra izan behar du, Algortako bizilagunak
erakartzeko eta Portu Zaharrean bizitza soziala bultzatzeko.

* Belaunaldien arteko erabilera. Belaunaldi desberdinen arteko
interakziorako espazio inklusiboa, adin guztietako pertsonentzat
diseinatutako programak eta jarduerak ezarriz, gazteen eta
adinekoen arteko ulermena eta lankidetza sustatuz.

* Kulturarteko sentsibilizazioa eta bizikidetza. Kulturarteko
sentsibilizazioa eta bizikidetza harmoniatsua bilatu beharko
lituzke, kultura-aniztasuna ospatuko duten programa eta jardueren
bidez.

* Turismoa ez sustatzea. Eraikinak ez luke Portu Zaharrera
turismo gehiago erakarriko lukeen ekitaldirik hartu behar.

3. Egin daitezkeen jarduerak

* Formatu txikiko kultura-jarduerak. Aldi baterako erakusketak,
liburuen aurkezpenak eta hitzaldiak egin litezke.

* Tailerrak eta mintegiak. Adin guztietarako tailer eskuragarriak
egin litezke:artea, arrantza-aparailuak, teknologia, eskulanak,
sare sozialak, lehen sorospenak eta komunitate-ikaskuntzara
bideratutako jarduerak.

* Elkarte eta kolektiboentzako lan-eremua. Gune horretan
elkarteen eta kolektiboen kudeaketarekin zerikusia duten lanak
egin daitezke. Eremu hori baimen bidez erabiliko da, eta ez
lagapen bidez.

* Truke-liburutegia. Liburuak trukatzeko sistema bat.

* Harremanetarako gunea. Egongelan, bizilagunek sozializatu,
elkarreragin eta harremanak izan ditzakete, komunitate-loturak
modu naturalean sustatuz.

* Portu Zaharraren historia ezagutaraztea. Eraikinaren eta
portuaren historia azal lezaketen elementu apaingarriak,
garrantzi historiko eta kulturala ulertzeko.

4. Leku fisikoa eta ekipamendua

* Areto nagusia. Eremu horretan bi jarduera posilble identifikatu
dira, ezin baitira aldi berean hainbat jarduera egin, espazio
berak aukera hori eragozten duelako:

* Hitzaldi eta emanaldi artistikoetarako gunea. Harmaila txki
bat, soinuekipo bat, proiektagailua duen pantaila bat eta aulki
tolesgarriak izango lituzke.

* Jarduera-eremua. Tailerretarako lan-mahai tolesgarriekin eta
azterketa-garaian ikasteko gune gisa ere erabil zitezkeen.

Areto nagusiak koadroak, argazkiak eta beste erakusketa batzuk
erakusteko sistema bat ere izan beharko luke. Liburuetarako
apalategi batzuek espazioa mailegu-sistema gisa edo liburuak
lagatzeko sistema gisa erabiltzea erraztuko lukete.
Argiztapen-giro desberdinak sor daitezke errail bidezko foku
adimendunekin.

Era berean, proposatzen da barruko landare batzuek bizia emango
luketela eta espazioa atseginagoa egingo luketela.

* Elkarteentzako bulegoa. Sarreran, lanerako gune bat, bulego
modukoa, beste jarduera batzuen garapenean oztopatzen ez duena.

* Bainugela handia. Bi zerbitzu ezartzen dira legez, horietako
bat irisgarria.

* Biltegi txikia. Lekua kudeatzeko beharrezkoak diren elementuak
biltegiratzeko gunea.

* Konektibitatea. WiFi-a bermatu beharko litzateke ekipamendu
osoan.

* Segurtasuna. Eraikinari beharrezko elementu guztiak eman
beharko litzaizkioke, leku segurua izango dela bermatzeko.

* Eraikinean egingo diren jardueren berri emateko kanpoko
kartel-sistema. Eraikinaren sarreran jartzea proposatzen da,
“Genaratxu”-tik sartzeko eskaileren ondoan.

Iruzkina

Baieztatu

Mesedez, hasi saioa

Pasahitza laburregia da.

Partekatu