Maila ertain-txikiko kultur ekitaldietarako lekua
AZKEN HELBURUA: GETXOKO GAINERAKO AUZOAK ETA PORTU ZAHARRA
BERRIRO ELKARTU.
Portu Zaharrak ere, munduko beste auzune askok bezala,
gentrifikazio prozesua bizi du. Populazio murritza du, baina
ostalaritzak erakarritako jendearekin bete egiten da une jakin
batzuetan. Bitartean Getxoko gainerako auzoetako jende asko
(ingurukoak bereziki) ez da Portu Zaharrera etortzen, San Nikolas
plaza edo Basagoiti etorbidea herriko jendez betetzen diren
bitartean. Proiektuaren azken helburua, beraz, honakoa litzateke:
herriko jendea Portu Zaharrera normaltasunez eta maiztasunez
erakarriko duen gune bat izatea. Honek lagun lezake
gentrifikazioak sortzen dituen kalteak orekatzen, inori (ez
biztanleei, ez ostalariei) ezer kendu gabe; eta auzoko bizitasuna
eguraldiaren, sasoiaren edo lan-astearen mugetatik askatuz.
PROPOSAMENA: MAILA ERTAIN-TXIKIKO KULTUR EKITALDIETARAKO ARETO
BAT.
Getxok baditu maila ertain-handiko kultur ekitaldiak egiteko
gunerik; baina eskasagoa da maila ertain-txikiko ekitaldiak
gauzatzeko guneen eskaintza. Kontzertu txikiak, zinema emanaldi
berezituak, liburuen aurkezpenak, ikastaroak, hitzaldiak e. a.,
askotan, xumeegiak dira Muxikebarri bezalako espazioetan egiteko.
Baina demanda hor dago, egon. Adibide gisa esan dezagun Azebarri
Elkartean (Algortako periferian eta baldintza fisiko
eskasagoekin) 2023an soilik era honetako 70 kultur ekitaldi
burutu zirela; eta batzuk jadanik ezingo dira egin, gehiegizko
arrakasta dutelako (Taberna Ibiltaria kasu). La Bentan egiten
diren ekitaldiek ere demanda bera erakusten dute.
EBATZI BEHARREKOAK: ESPAZIO FISIKOA ETA KUDEAKETA.
Proposamen hau aurrera ateratzeko lehen baldintza espazio
fisikoaren antolaketa litzateke. Gaur egun duen egitura oso
egokia izan liteke maila ertain-txikiko ekitaldiak antolatzeko
(120 metro koadro inguruko areto nagusia, gehi terraza, eta areto
txiki bat).
Bigarren baldintza kudeaketa litzateke. Horretarako herriko
kultur talde eta eragile sozialekin hitz egin beharko litzateke,
kudeaketa egokiena lortzeko asmoz, eta Portu Zaharreko biztanleak
ahaztu gabe. Portua eta gainerako auzoen elkargune izan behar
badu, guztion arteko gobernantza izan beharko du.
Compartir