Gazteontzako espazio autogestionatua
Orain dela urte bi, Algortako zenbait gazte Udalak egin zuen
pleno batera joan ginen gazteon beharrak asetzeko espazio falta
zela eta, eta bertan Udalai eskatu genion ea gure behar horiek
asetzeko zein ziren bere asmoak. Bilera bat lotu genuen alkatea
eta gobernuko beste kide batzuekin, eta Udala prest agertu zen
bereak ziren eta erabilera jakinik ez zuten espazioak gazteoi
eskaintzeko. Bilatu ostean, ordea, esan zitzaigun ez zegoela udal
eraikinik momentu horretan erabilgarri eta beraz, hortan gelditu
ziren herriko gazteon eta Udalaren arteko elkarrizketak. Orain
espazio hau erabilgarri dagoela ikusita, gazteoi bideratutako eta
gazteok kudeatutako espazio bat izan litekeela uste dut, are
gehiago Udal gobernua horretarako prest legokeela jakinik. Euskal
Herriko beste zenbait herritan antzeko esperientziak landu
dituzte (Gernikako Astra kasu) eta emaitza oso onak lortu dira.
Argi dagoena da herriko gazteok arazoak ditugula gure behar
sozial/kultural/politikoak asetzeko espazioei dagokienez, eta
uste dut aukera paregabea litzatekeela eraikin hau horretarako
erabiltzea.
Compartir