Funtzionamendua eta kudeaketa
Ondorengo ideiek Udalari egindako ekarpen batzuk laburbiltzen
dituzte, eraikinaren erabilera erraztuko duen kudeaketa arina
lortzeko. Horrela, portuko bizilagunak eta udalerriko bizilagunak
azkar eta erraz sartu ahal izango dira eraikinera.
* Kudeaketa iraunkorreko langileak: Urte osoan pertsona finko bat
izatea espazioa ireki eta ixteko, batez ere uda garaian gehien
erabiltzen direnetan. Udalak kudeaketaz, alderdi burokratikoez,
garbiketaz eta zaintzaz arduratu behar du.
* Irekitze eta erabilgarritasun ordutegiak: Ordutegi malguak
bermatzea espazioaren erabilera handia izetko, goizetan erabilera
publikorako eta arratsaldetan komunitaterako irekiz, asteburuetan
ordutegiak luzatuz.
* Komunitatearen parte-hartze aktiboa: Txandaketa komunitarioko
sistema bat ezartzea, bizilagunek ordutegi eta jarduera batzuk
kudea ditzaten, Udalari etengabe baimena eskatzeko beharrean.
* Sarbidea eta giltzak: Udalak giltzak komunitateari adostutako
ordutegietan uzteko sistema ezartzea. Espazioa Udaleko langilerik
gabe irekitzea ahalbidetzen duten jarduerak eta horien presentzia
eskatzen dutenak definitzea.
* Erreserba eta espaziorako sarbidea: Online eta herritarren
arretarako bulegoetan erreserbak egiteko sistema, giltza
fisikorik gabeko sarbidea bermatuz eta espazioaren okupazio-maila
modu publikoan erakutsiz.
* Jarduerak antolatzea: Arreta handiz planifikatzea espazioaren
erabileran gatazkak saihesteko, jarduerak hainbat talderen
beharren eta ordutegien arabera orekatuz.
* Leku segurua: Eraikinaren segurtasuna bermatzea, bainugela eta
zerbitzu publikoak erabiltzaileentzako puntu ez-seguru bihur ez
daitezen ziurtatuz.
Partekatu