Saltar al contenido principal

Configuración de cookies

Utilizamos cookies para asegurar las funcionalidades básicas del sitio web y para mejorar tu experiencia en línea. Puedes configurar y aceptar el uso de las cookies, y modificar tus opciones de consentimiento en cualquier momento.

Esenciales

Preferencias

Analíticas y estadísticas

Marketing

Izen proposamena: San Nikolas

Avatar: Jokin Jokin

1980-2000 hamarkadetan espazio horren zati bat Portuko emakume
batzuek erabili bazuten ere /eta beste batzuk bertan bizi izan
baziren ere), eraikin horrek historia luzeagoa eta
esanguratsuagoa du. XVII. mendean baseliza, XVIII. mendean
parrokia bihurtu zen. Izan ere ordura arte Andra Mari zen Getxoko
parrokia, eta han zegoen herriaren epizentroa. Portua handitzean
(eta harekin Algorta sortzean), bertoko biztanleek baseliza
parrokia bihurtzea eskatu zuten (Andra Mari urrun baitzegoen),
bai eta lortu ere. Beraz une horretan sortu zen San Nikolas
parrokia, eta horrekin Algortan autonomia hartu zuen Andra
Maritik. Esan daiteke beraz Algortaren bihotza dela eraikin hau.
Horregatik, izenak, bereziki, bihotz hori azpimarratu beharko
luke. Eta San Nikolas izena litzateke hori ondoen islatzen duena.
Portu Zaharrean (inguruko portu guztietan bezala) emakumeek izan
duten protagonismoa aitortzeko, zerbait proposatu liteke
eraikinaren barruan: eraikineko aretoetako bat haien izenekin
izendatu (Miren Larrea, Txokoko emakumeak, Helenaren bazterra…).
Baina kontuan hartuta aurrera begira geratuko dena ez direla
ezagutu eta maitatu ditugun emakume hauek, eraikin horren
esangura historikoa baizik.

Comentario

Confirmar

Por favor, inicia la sesión

La contraseña es demasiado corta.

Compartir