Eduki nagusira joan

Cookien konfigurazioa

Cookieak erabiltzen ditugu webgunearen oinarrizko funtzioak bermatzeko eta zure on-line esperientzia hobetzeko. Cookien erabilera konfiguratu eta onartu ahal duzu eta nahi duzunean aldatu haiek onesteko aukerak.

Funtsezkoak

Lehentasunak

Analitikak eta estatistikak

Marketina

Laguntza

A partaidetzazko prozesu parte hartze-jardueren sekuentzia bat da (adibidez inkesta bat bete aurretik, proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasuna emanez) erabakiak definitzeko eta erabakiak hartzeko helburuarekin gai zehatz batean.

Prozesu parte-hartzaileen adibideak hauek dira: hautagaitza batzordeak aukeratzeko prozesua (hautagaitzak aurkezten direnean, ondoren eztabaidatu eta azkenik hautagaitza hautatzen denean), partaidetzako aurrekontuak (proposamenak egiten direnean, ekonomikoki baloratuak eta dirua eskuragarri duten botoa) plangintza estrategikoko prozesua, araudi edo arau baten lankidetza-proiektua, hiri-espazio bat diseinatzea edo politika publikoko plan bat egitea.

San Nikolas 23

Eraikinaren erabilera definitzeko entzute prozesua

Prozesu honi buruz

Herritarrek parte hartzeko eta haiei entzuteko prozesua jarri du abian Getxoko Udalak, Portu Zaharreko San Nikolas kaleko 23. zenbakian dagoen eraikinaren (“Txokerak” izenaz ere ezaguna) erabilera zehaztuko duten proposamenak biltzeko eta beharrak identifikatzeko, bai eta haren etorkizuneko kudeaketari buruzko gogoetak biltzeko ere.

Halaber, parte-hartze izaerako prozesuaren helburua da Portu Zaharreko auzotarren eta udal-ekipamendu horren etorkizuneko erabileraren arteko lotura ezartzea.

Getxoko Udalak Portu Zaharreko errealitatearekiko interesa eta lotura duten pertsonei gonbidatu die herritarrei entzuteko prozesu honetan parte hartu dezaten. Horretarako, parte hartzeko hainbat espazio gaitu dira.

Prozesua amaitutakoan, Gobernu Ireki eta Modernizazio Arloak itzulketa-dokumentua argitaratuko du, parte-hartze izaerako prozesuko emaitzen berri emateko. Udal-gobernua prozesuko emaitzak jasoko dituen dokumentuan oinarrituko da eta, udaleko teknikariekin lankidetzan, zehaztuko ditu eraikinaren erabilera eta jarduera.

Parte-hartu

San Nikolas 23ko eraikinaren erabilera eta jarduerak zehazteko prozesuan parte hartzeko hainbat bide irekiko dira Getxoko herritarrentzat:

  1. Talde eragilea. Portu Zaharrarekin zuzeneko lotura duten askotariko esparrutako (kultura, gizartea, etab.) pertsonek osatutako taldea udaleko teknikariekin arituko da elkarlanean. Taldearen helburua ekarpenak entzun eta biltzea da, bai eta auzotarrekin eta inguruko kolektiboekin elkarrizketa bultzatzea ere. Saio horien emaitzak eta berrikuntzak prozesuaren informazio-kanalen bidez zabalduko dira.

  2.  Ate irekien jardunaldiak: ekipamenduaren barrualdea ezagutzeko eta espazioaren aukerak baloratzeko lau jardunaldi. Jardunaldi horietan, doakoa izango da sarrera. Hori gorabehera, izena emateko inprimaki bat zabalduko da eguna eta ordua erreserbatu nahi duten pertsonentzat, bisitak hobeto antolatze aldera.
    Ate irekien jardunaldien datak eta ordutegiak hauexek izango dira:
    - Ekainaren 13an eta 14an, goizez (10:00-14:00)
    - Ekainaren 17an eta 18an, arratsaldez (16:00-20:00)

  3. Banakako ekarpenak. Banakako proposamenak eta ekarpenak jasoko dira parte hartzeko topaketaren abiapuntua aberasteko. Proposamen horiek bidaltzeko Zeugaz plataforma erabili beharko da (kanpoko esteka) edo sannikolas23@getxo.eus helbidera idatzi, ekainaren 10tik 20ra. Parte hartzeko topaketan aurkeztuko dira jasotako ekarpenak.

  4. Parte hartzeko topaketa. Jasotako proposamenak entzun ostean elkarlanean arituz proposamenak eta ideiak sortzeko saioa. Askotariko metodologiak baliatuta eta jasotako ekarpenetatik abiatuta, parte-hartzaileei animatuko zaie prototipoak diseinatu ditzaten ekipamenduaren erabilerak eta beharrak identifikatze aldera. Parte hartzeko topaketan, originaltasuna, bideragarritasuna eta osagarritasuna aintzat hartuta baloratuko dira ideiak, proposamenak eta ekarpenak; ez da ekarpenen kopurua edo bozketa-sistema kontuan hartuko. Topaketan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da.
    - Ekainak 22 : Muxikebarri (9:30-13:30)

Honekin lotutako agiriak

Informe de Devolución
Informe en castellano
Deskargatu fitxategia
Itzulketa-txostena
Txostena euskaraz
Deskargatu fitxategia
Erreferentzia: Ktik-PART-2025-05-5

Baieztatu

Mesedez, hasi saioa

Pasahitza laburregia da.