Itzulketa eta emaitzak
Azaroa
18
2026
-
Tiki-toki Zentroa (Fadura)
Tiki-toki Zentroa (Fadura)
-
19:00 PM - 20:30 PM UTC
Saio honetan, Getxo Kirolakek parte-hartze prozesuaren azken itzulketa aurkeztuko du eta beharren programaren zirriborroa nola geratzen den azalduko du. Dokumentuan jasotzen diren proposamenen berri emango du, eta sartu ez direnak arrazoituko ditu, irizpide teknikoak, arau-arlokoak, funtzionalak edo aurrekontu-irizpideak kontuan hartuta.
Parte-hartze prozesua ebaluatzeko gune bat ere izango du saioak, eta, finantzaketa nahikoa dagoenean, obra-proiektua etorkizunean idazteko eman beharreko hurrengo urratsak azaltzeko balioko du.
Gai zerrenda:
Prozesuaren azken itzulketaren aurkezpena.
Beharren programaren zirriborroaren azalpena: sartutako eta sartu gabeko proposamenak.
Parte hartzeko prozesuaren ebaluazioa.
Hurrengo urratsak: baliozkotze teknikoa, etorkizuneko plangintza eta obra-proiektuaren balizko idazketa.
Partekatu
Edo kopiatu linka