Laguntza
A partaidetzazko prozesu parte hartze-jardueren sekuentzia bat da (adibidez inkesta bat bete aurretik, proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasuna emanez) erabakiak definitzeko eta erabakiak hartzeko helburuarekin gai zehatz batean.
Prozesu parte-hartzaileen adibideak hauek dira: hautagaitza batzordeak aukeratzeko prozesua (hautagaitzak aurkezten direnean, ondoren eztabaidatu eta azkenik hautagaitza hautatzen denean), partaidetzako aurrekontuak (proposamenak egiten direnean, ekonomikoki baloratuak eta dirua eskuragarri duten botoa) plangintza estrategikoko prozesua, araudi edo arau baten lankidetza-proiektua, hiri-espazio bat diseinatzea edo politika publikoko plan bat egitea.
Getxoko taxi ordenantzari buruzko kontsulta
Getxoko taxi ordenantzari buruzko kontsulta
Prozesu honi buruz
Getxoko Udalak entzute-prozesu bat sustatzen du, turismo-automobiletako bidaiarien garraioa arautzen duen ordenantza bat egiteari buruzko ekarpenak jasotzeko.
Udalak Getxoko automobiletan bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak arautuko dituen ordenantza bat egiteko proiektua du.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, kontsulta publikorako epea irekitzen da, ordenantzaren proiektua egin aurretik, ondoren adierazten diren aldeei buruz.
Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak .Bidaiariak alokatzeko automobilen eskatu ahalako zerbitzu publikoaren erregelamendua 1986/09/24ko osoko bilkuran onartu zen behin betiko. Onartu zenetik 36 urte igaro dira, eta, tresna baliozkoa eta eraginkorra izan den arren, edukia aldatu behar da, kontuan hartuta hura indarrean egon den bitartean aplikatu beharreko hainbat arau-xedapen onartu direla.
Beharrezkoa da Getxoko turismo-automobiletako bidaiarien garraio-zerbitzuak arautuko dituen beste bat onartzea, autotaxiaren araubide juridikoa eguneratzeko, erabiltzaileei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea optimizatzeko eta, aldi berean, sektoreko profesionalen lana errazteko.
Ordenantza bat sortu nahi da, epe luzerako indarraldia izango duena.
Onartzeko aukera eta premia. Getxoko Udalaren eta bere erakunde autonomoen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokor berria onartu behar da, Getxoko Udalarentzat eta bere erakunde autonomoentzat norgehiagoka bidez ematen diren diru-laguntzen oinarri arautzaileak testu bakarrean ezar daitezen, bai eta zuzeneko diru-laguntzak arautzen dituzten oinarri komunak ere, indarreko ordenantza argitaratu zenetik izan diren lege-aldaketetara egokituta, bai dirulaguntzen arloan, bai administrazio-prozedura eta sektoreko araubide juridikoaren arloetan.
Epe luzera indarrean egoteko asmoa duen ordenantza bat sortu nahi da, diru-laguntza guztien erregulazioa jasoko duena.
Arauaren helburuak. Turismo-automobiletako bidaiarien hiri-barruko eta hiriarteko garraio publikoaren arloan indarrean dagoen legeria aplikagarrira, administrazio-prozedurara eta Herri Administrazioen araubide juridikora egokitzea, bai eta horretarako aplikatzekoak diren beste arlo batzuetara ere.
Izan daitezkeen konponbide alternatiboak, erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak. Erregulazioari dagokionez, beharrezkoa da tokiko araudi erregulatzaile bat izatea, indarrean dagoen legediari egokitua, Getxoko turismo-automobiletan bidaiarien garraio-zerbitzuak normalizatu eta arautuko dituena.
Lortu nahi diren helburuak lortzeak berarekin dakar bidaiariak alokatzeko automobilen diskreziozko zerbitzu publikoari buruzko 1986ko Erregelamendua indargabetzea.
Ez da irtenbide alternatiborik identifikatzen.
Parte hartzeko bidea. Ordenantzak eragin diezaieketela uste duten herritarrek eta ordezkaritza-erakundeek, behar bezala identifikatuta badaude eta hala baderitzote, 15 egun naturaleko epean aurkeztu ahal izango dituzte beren iritziak eta iradokizunak, Idazkaritza Nagusiaren Zinegotzigoari zuzenduak, web-inprimakiaren bidez, iragarkia Udalaren web-atarian sartu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.